XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...)
Ateraldi auek berak Basarrik ere argitaratu zituan
Zarautz inguruan izan zan artzai xelebre bat.
Egun guztian, ardi zai zebillela, bertsoak kantatu besterik ez omen zuan egiten, eta itzegin ere bertsotan itzegiten omen zuan.
Bein batez Zarautzera jetxi zan eta bi estudiantekin topo egin zuan.
Auek zein zan ezagututa parra pixka bat egitearren txantxaz asi ziran: - Kaxo, Pastor Izuela! - Egun on Jainkoak dizuela!.
Txapel zarrakin etorri zan eta txapel erdiko mototxa puskatuta euki, eta aietako batek esan zion: - Kontxo, Pastor, ori txapel modakoa! Sobre zeukalako kendu zioat ortik gorakoa!